2022(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Alainen gurasoak gelan

Alainen gurasoak gelara etorri dira eskulan bat proposatzera; zeinen ongi pasa duten! Gabonetako zuhaitzak dotore geratu dira!





San Tomas eguna

Hementxe duzue San Tomas eguneko taldeko argazkia, Olentzeroten konpainia ezin hobean.


HH4ko tutoreok datorren urtera arte agurtzen zaituztegu! Muxurik goxoena zuetako bakoitzarentzat!




Mari Domingiren bisita

Mari Domingiren bisita izan dugu Aiete Ikastetxean!

Olentzero nola ezagutu zuen kontatu digu eta guk, marrazkiak oparitu dizkiogu. Amaitzeko, "bizkotxito" goxo-goxoak jan ditugu!mmmm...





Urtebetetzeak

Mila kilo zorion dizugu eskaintzen

beste urte berri bat duzulako hasten

baietz asmatu zenbat dituzun betetzen

zergatik ez ditugu txaloka kontatzen...

1, 2, 3 eta 4!





Proiektua bukatzeko bertsoa


Gure proektuari amaiera emateko ondorengo bertsoa sortu dugu! Hementxe gaude 5 urtekoekin batera  kantu kontari.





2022(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Aieteko parkean

Kaixo familiak!

Ongi etorria emateko 4 urtekoen blog honetara, hementxe duzue Aieteko parkera egin genuen irteerako argazki bat. 


Lamiaren urrezko orraziaren bila ibili ondoren, parke honetan jolasteko aukera ere izan genuen. Asko gozatu genuen!


Marrubizko muxuak eta besarkada goxo bana!


HH4



ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA