2023(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Ariren gurasoak gelan

 

Azken aste hauetan unibertsoa lantzen gabiltza eta familiak ere hurbildu zaizkigu proposamen desberdinekin, horien artean Ariren gurasoak.





Lehendabizi espazioentzien inguruan hitz egin genuen.




Eta gelako materialekin sortutako espaziontzi batean sartu ginen denok, estu-estu! 



Horrez gain, eskulan eder hau proposatu ziguten: espaziontzia 














Mila esker familia! 

Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen, nahi duzuen arte!

5 urte bete ditu Lorenzok

 

Zorionak Lorenzo!


Mila esker ekarri duzun bizkotxoarengatik, oso goxoa zegoen!






2023(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

Kaldereroak

Kaldereroak iritsi dira!






Gogotsu abestu dugu!








 Indarrez kolpatu ditugu mailuak!








Hasi prestatzen... laster datoz inauteriak!

Egun on!

 

Horrela hasten ditugu goizak Aiete ikastetxean goxo-goxo egun onak emanez!




Elkarrekin eguzki eder hau sortu dugu kandelaren argitasunaren inguruan, energia positiboz betea.







2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Unibertsoaren sorrera bizitzen

 


Hasteko, denon artean unibertsoko partikula txikiak sortu genituen.




Ondoren, denak elkartu genituen puxikaren barruan eta talkak hasi ziren.



      Eta halako batean, eztanda handia gertatu zen, Big Bang izenekoa!



Bukatzeko, koloreko bereko plastilina zatiak elkartuz planetak eta izarrak sortu genituen.

Elurra mara mara

 

Negua iritsi zaigu, hotza, mendietan elurra...

Gelako goxotasunetik gelditu gabe gabiltza gure gaitasunak lantzen!











                                           



                                   "Elurra" egin dugu elkarrekin, osagai gutxi baina gogo askorekin!


ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA