Unibertsoko elementu asko aztertu ditugu azken aldian eta gu geu sortzera ere animatu gara.
Bikarbonatoa...
Tenpera...
Eta purpurina, noski!
Nahastu, nahastu, nahastu...
Eta bolatxoak egiten ere saiatu gara.
Esperimentua nahi bezala atera ez arren, izugarri gozatzeko aukera izan dugu!
Zin egiten dugu kroketen masarekin errazago egingo ditugula bolatxoak 😉
Horrez gain, ikastetxeko lagun batzuen bisita ere izan dugu gelan.
Aurkezpen oso interesgarriak egin dizkigute eta adi-adi egon gara entzuten!
Bihotzez eskerrik asko bisitarengatik!

























