2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Aztarna koloretsuak


Oraingoan, tenpera solidoak erabili ditugu!






SORPRESA!




Sekretua ez dugu hemendik kontatuko... 
baina gelan prestatu genuen nahaste batekin lortu genuen gure koloreak margo beltzaren azpian ezkutatzea....

Gogoratzen al zarete zein zen sekretua?

Baten batek dagoeneko etxean probatu omen du!😊

 

Kafe aztarnak



Usain goxo goxoa izan dugu gelan egun hauetan!













Elementu eta efektu desberdinak aztertzen gabiltza... Ikusi ikusi!



 

2023(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

Liburuaren eguna



Aurtengoan asko luzatu zaigu liburuaren eguna ☺




Aurpegiek dena esaten dute...

Txundituta utzi gaituzue!

Momentutxo hauek oso aberasgarriak eta emankorrak dira denontzat!

Mila esker familiei!
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Zientzia museoan!



Irteerak beti dira gozagarri


eta Zientzia museoak asko erakartzen gaitu!


Indarrak hartu eta


esperientzia berriak


bizitzeko aukera


izan genuen bertan.







Goiz ederra pasa genuen!

 

Urarekin... esferak edo arrautzak?


Elkarlana


Animoak


Puxika


Urez betetako puxikak


Izozkailua

Eta gaua igaro zenean...


Eneee badaa!


Dinosaurio "arrautzak"



Goazen aztertzera ea izotza nola urtzen den lehenago

1- Azukrearekin
2- Gatzarekin
3- Ezer bota gabe




Konturatu gara guk botatzen dugun beroak ere laguntzen duela izotza urtzen


Eta gatzak, zulotxoak egiteaz gain azkar desegiten duela izotza


Hau da hau abentura!

 

Esferak aztertzen



Arratsalde batean, esfera formako bolatxo txikiak uretan jarri genituen


Hipotesiak egin genituen...


Batzuen ustez handitu egingo ziren.

Beste batzuen ustez, handitzeaz gain disdiratsuak bilakatuko ziren.

Gutxi batzuen ustez, bigundu ere egingo ziren handitu eta disdiratsuak bihurtzeaz gain.


Gau osoa uretan pasa ostean...

Hurrengo goizean izugarrizko sorpresa hartu genuen!


Egindako hipotesiak egiaztatu genituen...


eta horretarako, eskuak martxan jartzea bezalakorik ez dago



bizitako esperientzietatik ikasten baitugu!







 

2023(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

Oporretatik gogotsu bueltatu gara!

Kaixo lagunak!

Misterio askorekin hasi dugu azken hiruhileko hau!


Lehenengo....


oinatzak...




Ondoren...


arrautzak...


Mary Anning-en eskutitza!


Dinosaurioei buruzko liburuak!


eta sorpresa!


Benetako arrautzak! Tamaina eta kolore desberdinetakoak, gu bezalaxe!

Zer gordetzen ote dute barruan?


Hasieran hipotesiak egiten ditugu.... eta ondoren...


aztertu, ikertu, frogatu...

sentitu, pentsatu eta ekin!


Asko gozatu dugu!!




ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA