2023(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

Zorionak Alina!


Zorionak Alina!


Alinak ere bete ditu 5 urte!


Egun oso berezia izan zen!

Hamaiketako goxo-goxoa ekarri zigun.

Denon partez besarkada estu bat!

 

2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Dinosaurioen aztarnak... FOSILAK


Fosilak egiten ibili gara gelan!









Asko saiatu gara oraingoan ere, lehenengo orea landu dugu, forma emanez eta ondoren, gelako dinosaurioak erabili ditugu haien aztarnak sortzeko. 

Batzuk pertsonalizatu ere egin dituzte, izen eta guzti!

Zuek bai artistak!

 

Aztarna koloretsuak


Oraingoan, tenpera solidoak erabili ditugu!






SORPRESA!




Sekretua ez dugu hemendik kontatuko... 
baina gelan prestatu genuen nahaste batekin lortu genuen gure koloreak margo beltzaren azpian ezkutatzea....

Gogoratzen al zarete zein zen sekretua?

Baten batek dagoeneko etxean probatu omen du!😊

 

Kafe aztarnak



Usain goxo goxoa izan dugu gelan egun hauetan!













Elementu eta efektu desberdinak aztertzen gabiltza... Ikusi ikusi!



 

2023(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

Liburuaren eguna



Aurtengoan asko luzatu zaigu liburuaren eguna ☺




Aurpegiek dena esaten dute...

Txundituta utzi gaituzue!

Momentutxo hauek oso aberasgarriak eta emankorrak dira denontzat!

Mila esker familiei!
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Zientzia museoan!



Irteerak beti dira gozagarri


eta Zientzia museoak asko erakartzen gaitu!


Indarrak hartu eta


esperientzia berriak


bizitzeko aukera


izan genuen bertan.







Goiz ederra pasa genuen!

 

Urarekin... esferak edo arrautzak?


Elkarlana


Animoak


Puxika


Urez betetako puxikak


Izozkailua

Eta gaua igaro zenean...


Eneee badaa!


Dinosaurio "arrautzak"



Goazen aztertzera ea izotza nola urtzen den lehenago

1- Azukrearekin
2- Gatzarekin
3- Ezer bota gabe




Konturatu gara guk botatzen dugun beroak ere laguntzen duela izotza urtzen


Eta gatzak, zulotxoak egiteaz gain azkar desegiten duela izotza


Hau da hau abentura!

 

ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA