2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Zorionak Alain!

 

Alainen urtebetetzea ere oporretan egokitu zaigu aurten, apirilaren 12an.


Bizkotxoa prestatzeko pausuak kontatu dizkigu eta baita zein osagai behar izan dituzten ere.

Zenbat ikasten dugun gure eskuekin sortzen dugunean! 


Goxo-goxoa zegoen, den-dena jan dugu!


Gozatu zuk ere familia eta lagunekin!

Opor zoragarriak pasa denok!

Zorionak Kilian!

 

Kilianen urtebetetzea oporretan izango dugu aurten, apirilaren 7an.


Bera aspalditik dago egun horren zain eta oporren aurretik gurekin ospatzea erabaki du.



Mila esker Kilian ostiral goxo honengatik!!
 


Oporretatik bueltan 5 urte izango dituzu!!

Gozatu familia eta lagunekin!

Besarkada bat!!







Ilargia biraka, eguna eta gaua


Hori da zortea gurea!


Eguzkia, Lurra eta Ilargia gure gelaren barruan!


Ikusi dugunez, planetaren alde batean eguna den bitartean, beste aldean gaua da.


Eta Ilargiaren faseen izenak ikasi ditugu:

ILBETE 
(gehienoi hauxe gustatzen zaigu!)


ILGORA


ILBERRI


ILBEHERA


Ilargiaren faseak zuzenean bizi ostean, gure gustukoena sortzeko aukera izan dugu.


Kartulina, tenpera txuria, zilar papera eta Alainen familiak ekarritako Ilargi desberdinak!


Azken eguna izan arren, jo eta su lanean aritu gara!


Mila esker proposamen interesgarri hauek gurekin partekatzeagatik!


Proiektu hau bukatzeko oroigarri polit hau eramango dugu etxera oporretatik bueltan.


Gozatu elkarrekin egun hauetan zehar!


Mila muxu eta besarkada!!


Hurrengo proiektua labean sartuta utzi dugu...

Bueltatzen garenean zer gertatuko ote da?

👀

 

Asteroideak gelan



Unibertsoko elementu asko aztertu ditugu azken aldian eta gu geu sortzera ere animatu gara.




Bikarbonatoa...


Tenpera...


Eta purpurina, noski!


Nahastu, nahastu, nahastu...


Eta bolatxoak egiten ere saiatu gara.

Esperimentua nahi bezala atera ez arren, izugarri gozatzeko aukera izan dugu!

Zin egiten dugu kroketen masarekin errazago egingo ditugula bolatxoak 😉




Horrez gain, ikastetxeko lagun batzuen bisita ere izan dugu gelan.

Aurkezpen oso interesgarriak egin dizkigute eta adi-adi egon gara entzuten!

Bihotzez eskerrik asko bisitarengatik!



 

2023(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

Txontxongiloak ikusten

LH5 eta LH6.mailakoek txontxongilo emanaldi batera gonbidatu ziguten beraien gelara! Ikasleek egindako txontxongiloekin, 3 ipuin kontatu zizkiguten, hiruretan protagonista otsoa zelarik!






Van Gogh: Gau Izartsua

Van Gogh artistaren "Gau izartsua" artelana ezagutu genuen, baita gure mural propioa egin ere!



Zorionak Arima Eyen!

Egunak zeneramatzan zure urtebetetze eguna noiz iritsiko kontatzen... eta azkenean heldu zen zure eguna, Arima Eyen!


Txano eta guzti etorri zen eta ez zen bizkotxo apurrik sobratu! Espero dugu ondo pasa izana!





ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA