Martxoak 8 egun garrantzitsua da guretzat, emakumeon eskubideak aldarrikatzeko eguna delako.
Horregatik, emakumea eta zientzialaria den Lucia gonbidatu genuen gelara eta bideo oso interesgarriak bidali zizkigun berak lan egiten duen laborategitik.
Eskerrik asko Lucia, asko ikasi dugu zurekin eta oso interesgarria iruditu zaigu zure lanbidea!
Hori dela eta, arratsaldean zientzialari bihurtu ginen eta koloretako ura erabiliz gure planeta koloretsuak sortu genituen. Planeta hauentzat izenak ere pentsatu genituen eta askok, anai-arrebenak jartzea erabaki zuten, zuek bai artistak!




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina