Ekosistema desberdinak osatu ditugu!
Airekoa, kolore urdinez identifikatu dugu eta kotoi askorekin...
Eguzkia askotan ez baitugu ikusten!
Lur gaineko ekosistema da guretzat ezagunena, gu ere hantxe mugitzen baikara.
Berdez irudikatu dugu gure ingurua, zuhaitzez beteta.
Tartean harritxo batzuk ere sartu ditugu, oso bereziak, uretan ez baitira hondoratzen
(mila esker Oihan!)
Azkenik, ekosistema urtarra.
Urdin kolorea nagusi, oraingoan, urdin distiratsua.
Algak ere bai tartean...
Liburu eta entziklopediek asko lagundu digute dinosauroen ingurua nolakoa zen jakiten.
Eskerrik asko laguntzeagatik familiak!














iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina