2023(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

Emakumearen eguna


Martxoak 8 egun garrantzitsua da guretzat, emakumeon eskubideak aldarrikatzeko eguna delako.





Horregatik, emakumea eta zientzialaria den Lucia gonbidatu genuen gelara eta bideo oso interesgarriak bidali zizkigun berak lan egiten duen laborategitik.



Eskerrik asko Lucia, asko ikasi dugu zurekin eta oso interesgarria iruditu zaigu zure lanbidea!



Hori dela eta, arratsaldean zientzialari bihurtu ginen eta koloretako ura erabiliz gure planeta koloretsuak sortu genituen. Planeta hauentzat izenak ere pentsatu genituen eta askok, anai-arrebenak jartzea erabaki zuten, zuek bai artistak!

2023(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Maite agurtzen




Ostiralean Maite agurtu genuen tristura handiz!



Zaindu Maite!

Zure falta sumatuko dugu!

Besarkada estu bat!

 


5 urtekoekin gaia sakontzen

 

5 urtekoek unibertsoaren gaiaren inguruan liburuxkak sortu dituzte.

Eta beraien gelara gonbidatu gaituzte!


















Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik!

Asko gustatzen zaigu zuekin egotea.

Besarkada bat!


2023(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

Inauteriak

 


Mozorroak jantzi eta aurpegia apaintzera animatu ziren asko!

Eskerrik asko Irati eta Maite laguntzera etortzeagatik.



Ondoren, eskolako kanpo espazioan elkartu ginen partaide guztiok 
eta musikarekin eta dantzekin disfrutatu genuen.



Amaitzeko, janari desberdinak dastatzeko aukera ere izan genuen, 
tripa beteta bukatu genuen inauteri ostirala!



Inauteri egun hauek abesti hauekin ari gara ospatzen:



Gozatu!


Oliviaren aita gelan


Ostiral goiza Oliviaren aitarekin igaro genuen fruta brotxetak prestatzen.


Fruta zatiak kokatzeko proposamen bat aurkeztu genuen pantailan. 



Espaziontzi itxura eman nahi genion hamaiketakoari, beraz, apaindutako txotxak hartu genituen.




Bukatzeko, den-dena jan genuen! 

Goxo-goxoa zegoen frutaz osatutako espaziontzia!

Eskerrik asko Pablo, nahi duzun arte!

 

2023(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Gaizkaren aita ipuin kontalari

 


Ipuin berri batekin etorri zitzaigun Gaizkaren aita.

Astronauta bati buruzkoa...


Ilusio handiz hartu genuen bisita 


Eta interes handiz jarraitu genuen ipuina



Eskerrik asko goiz polit hau gurekin partekatzeagatik!

Hurrengo arte!



Ariren gurasoak gelan

 

Azken aste hauetan unibertsoa lantzen gabiltza eta familiak ere hurbildu zaizkigu proposamen desberdinekin, horien artean Ariren gurasoak.





Lehendabizi espazioentzien inguruan hitz egin genuen.




Eta gelako materialekin sortutako espaziontzi batean sartu ginen denok, estu-estu! 



Horrez gain, eskulan eder hau proposatu ziguten: espaziontzia 














Mila esker familia! 

Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen, nahi duzuen arte!

ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA