2023(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

Zorionak Arima Eyen!

Egunak zeneramatzan zure urtebetetze eguna noiz iritsiko kontatzen... eta azkenean heldu zen zure eguna, Arima Eyen!


Txano eta guzti etorri zen eta ez zen bizkotxo apurrik sobratu! Espero dugu ondo pasa izana!





2023(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Zorionak Gaizka!

 

Gaizkaren eguna ere iritsi zaigu!


Asteburuan familia eta lagunekin ibili zen gure Gaizka bere urtebetetze eguna ospatzen. 


Eta eskolara bueltatuta, gurekin ospatu zuen bizkotxo goxo-goxo baten bueltan.

Mila mila esker!

5 Muxu handi Gaizka!


Zorionak June!

June Uzkudunek 5 urte bete ditu!


Korroan zorionak zuri abestu genion.


Eta ondoren, hamaiketakorako ekarri zigun bizkotxoa dastatzera! 


uuummmm oso goxoa zegoen!

Mila esker!!

Eta espero dugu zure eguna ondo ondo pasa izana!

 

2023(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

Aitanaren eta Pabloren aiten bisita


Ostiral arratsaldea urduri, baina aldi berean oso pozik hasi genuen, izan ere, Aitanak eta Pablok aspaldi espero zuten bisita jaso zuten gelan.

Beraien aitak espaziontzia egitera animatu ziren. 


Izugarrizko lana egin zuten eta noski, guk ere pixka pixka bat lagundu genuen ezta?


Oso oso ondo pasa genuen eta gainera prozesu osoa gertutik ikusteko aukera izan genuen.

Begira nolako espaziontzia daukagun orain gelan! Argi eta guzti!

Gozatzen jarraituko dugu hurrengo egunetan ere!

Mila mila esker bikote! 
Nahi duzuenean etorri berriro!



 

Emakumearen eguna


Martxoak 8 egun garrantzitsua da guretzat, emakumeon eskubideak aldarrikatzeko eguna delako.





Horregatik, emakumea eta zientzialaria den Lucia gonbidatu genuen gelara eta bideo oso interesgarriak bidali zizkigun berak lan egiten duen laborategitik.



Eskerrik asko Lucia, asko ikasi dugu zurekin eta oso interesgarria iruditu zaigu zure lanbidea!



Hori dela eta, arratsaldean zientzialari bihurtu ginen eta koloretako ura erabiliz gure planeta koloretsuak sortu genituen. Planeta hauentzat izenak ere pentsatu genituen eta askok, anai-arrebenak jartzea erabaki zuten, zuek bai artistak!

2023(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Maite agurtzen




Ostiralean Maite agurtu genuen tristura handiz!



Zaindu Maite!

Zure falta sumatuko dugu!

Besarkada estu bat!

 


5 urtekoekin gaia sakontzen

 

5 urtekoek unibertsoaren gaiaren inguruan liburuxkak sortu dituzte.

Eta beraien gelara gonbidatu gaituzte!


















Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik!

Asko gustatzen zaigu zuekin egotea.

Besarkada bat!


ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA